Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:26 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Berriz Kulturaz Blai, udako kultur programa bihar hasiko da

Berrizko Udalak kultur programazio zabala eta anitza antolatu du udako hilabeteei begira. Zehazki, uztailean eta irailean hainbat jarduera antolatu dira, hala nola antzerki-saioak, dantza-saioak eta tailerrak…

Hortzmuga Teatroren Agurea, Urpekaria eta Itsasoa.

Programazio berezia uztailaren 6an hasiko da Cía Barré konpainiaren Nao-Now-Nau ikuskizun berriarekin. Olakueta plazan izango da arratsaldeko 17.00etan. Uztailaren 13an arratsaldeko 17.00etan Teatro Panta Rhei taldearen Izarren Hartza antzeztuko da Berrizjauregi Lorategi-Botaiko Historikoan eta hilaren 20an Rojo Telón konpainiaren Transir zirko-ikuskizuna eskainiko da. Transir eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa da. Transir, Rojo Telonen hirugarren proiektua da. 2022 eta 2023 arteko sormen prozesuaren emaitza da. Zirkuaren hizkuntzari (aireko akrobaziak eta akrobazia bertikalak) zuzeneko musika gehitu zaiona.
Uztaileko programazioa 23an bukatuko da Rumaniako Folklore jaialdi batekin.

Bestalde, irailean hiru ikuskizun eskainiko dira. Lehenengoa, hilak 8an izango da Grimm Anaien Parkearekin. Irailaren 15ean Hortzmuga Teatroren Agurea, Urpekaria eta Itsasoa taularatuko da eta 22an, Two Much Circusen Doble Bill ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Ordutegiak eta programazio guztia hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu