Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:20 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Zaldua Kirol Elkarteak botako du Zaldibarko jaietako txupinazoa uztailaren 6an

Zaldibarrek bihar hasi eta uztailaren 18ra arte luzatuko diren jaiak aurkeztu ditu. Udalak, herriko elkarteekin elkarlanean, musika, kirola eta publiko eta adin guztientzako jarduerak biltzen dituen jai-programazioa antolatu du.

Nahiz eta programazioa ekainaren 30ean hasiko den pilota partiduekin edo futbitoko XXXI. maratoiarekin eta XXIX. Argazki Rallyarekin, jaien hasiera uztailaren 6an izango da, ohiko txupinazoarekin, Zaldua Kirol Klubaren eskutik. Txupina jaurtiz klubak 50 urteko ibilbidea ospatu duen denboraldia amaituko du.

Aurtengo programazioan ez dira faltako, kirol arloan, pilota partidak, arku-tiro eta herri-kirolen erakustaldiak, saskibaloiko 3×3 Torneoa, Zaldibarko mendi martxaren XLIV edizioa edo Bizkaiko txirrindularitza eskolek antolatutako Bizkaiko Itzulia. Aurtengo musika eskaintza, besteak beste, Zaldibarko Abesbatzaren edo Lander Luque DJaren emanaldiez gain, ElektroHatxeranga, Haize Arroza, Ezta Ilen, Xaukena Xauk, Hofe, Bengo, Sara Goxua & La Nani eta Uri & KrRas musikoen kontzertuak izango dira Txosnagunean.

Durangaldeko Haize Arrosa taldea.

Apar festa, mendi irteera familiarra edo umeentzako jolas parkea, ohiko odolostea, tortilla lehiaketa, kale antzerkia eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Joanes Illarregi bertsolarien emanaldia izango dira Zaldibarko 2023ko jaietako egitarauaren osagarri.
Jaien programazioa Jai Batzordeak prestatu du, eta parte hartu duten elkarte askoren proposamenak jaso ditu. Hori dela eta, herritarrak jaiez gozatzera animatzen dituzte, baina argi uzten dute ez direla onartuko eraso matxistarik, arrazistarik, homofoborik, transfoborik edo bestelakorik.

Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkateak eskerrak eman dizkie elkarteei, “urtero bezala eurei esker osatu delako jaietako programazioa” eta gogoratu du jaietan ez dela onartuko inolako erasorik, “guztiontzako jaiak direlako, askatasunez gozatzeko”, horrekin batera zaldibartar guztiei jai zorontsuak opa dizkie.

Jaiak auzoetan

Bestalde, Zaldibarrek Eitzaga (ekainaren 29tik uztailaren 2ra), Goierri (uztailaren 14tik 18ra), Gazaga (uztailaren 25ean) eta Urizar eta Sallabente (abuztuaren 10ean) auzoetako jaiak ere ospatuko ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu