Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:15 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Marea horiaren jeitsierarekin emango diote jaiei hasiera Zaldibarko ‘Herrixen Jaixek’

Herria bizirik eta herritik eta herriarentzako jaiak sortzeko asmoz jaio zen Herrixen Jaixek taldea 2022an. Hainbat eragilek parte hartzen dute bertan: Ilargi Argazki Taldea, Guraso Elkartea, Zaldibarko Dantzariak, Ernai, Gaztetxea, Dominika, Castet Elkartea eta Zaldibarko Jendeak. 

Ezta Ilen.

Hankaz Gora da 2023ko leloa. Herriak Kultur espazio zein kultur egitarau gabe, eskola patio duin gabe, zabortegi kutsakor eta abandonatu batekin eta beste hainbat gabezi eta arazoekin jarraitzen duela hausnartu dute azken hilabeteetan. Horregatik, jaiak eta filosofia buelta eman eta behetik eraikitzeko aukera eskaintzea da. Herriari entzun beharra eta herritik, behetik eraiki, borrokatu eta bizitzeko beharra aldarrikatu nahi izan dute.

Uztailaren 6an hasi eta 9ra arte etenik gabeko jai egitarau oparoa aurkeztu dute. Jai parte hartzaile eta herrikoiak antolatzea izan dute helburu, euskara nagusi duena.

Marea Horiaren Jeitsierarekin emango diote hasiera jaiei. Zaldua Plazatik abiatuko da 18:00etan udaletxeko plazara. Bertara, lehen egunean jaietako kamiseta jazteko deia luzatzen dute. Horretarako, ekainak 22, 23 eta 24ean egongo da hauek erosteko aukera. 22an Herriko Tabernan 18:30-20:30, ekainaren 23an Gaztetexean 20:00etatik 22:00ak bitartean eta ekainaren 24ean, larunbata udaletxeko plazan 12:30etatik 14:30era.

2022an bezala txosnagunea Euskal Herria kalean izango da, Udaletxeko Plazaren ondoan. Bi txosnak eta eszenatoki handi batek osatuko dute. Bertan egingo dira urtero antolatzen diren Olinpiada ezagunak eta baita Herri Bazkaria ere. Txosnetan dauden txandak betetzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

Herria zeharkatuko dute elektrotxaranga anitzekin eta alde zaharrari garrantzia emanez, bertan egingo dira igande eguerdian euskal dantzak eta arratsaldean urteroko bertso saioa.

Musikari dagokionez, Zaldibarko musikariei oholtzaratzeko aukera ematea izan dute helburuetako bat. Horregatik, egitarauan herriko artista ugari daude: ElektroHatxeranga, Ezta Ilen, Xaukena Xauk eta Jon Uri x K-ras x KRS musikariak.

Txosnagunea denentzako espazio segurua izan dadin protokolo bat martxan jarriko dutela esan dute eta ez dela inolako jarrera edo eraso sexista, LGTBI+ foborik ez eta arrazistarik onartuko.

HERRIXEN JAIXEK EGITARAUA

UZTAILAK 2, DOMEKA

  • 8:30-14:30 Argazki Rallya

 

UZTAILAK 6, EGUENA

  • 18:00 Herrixen Jaixen jaitsiera Zaldua plazatik eta txosnen irekiera
  • 19:30 ElektroHATXEranga, txosnagunetik hasita.
  • 23:00 Kontzertuak txosnagunean: Haize Arrosa + Ezta Ilen + Xaukena Xauk

 

UZTAILAK 7, BARIKUA

  • 17:00-18:00 Apar festa udaletxeko plazan.
  • 19:30 Matraka elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 23:00 Kontzertuak, txosnagunean: HOFE x 4:40 + BENGO + DJak: SARA GOXUA + LA NANI

 

UZTAILAK 8, ZAPATUA

  • 14:30 Herri bazkaria txosnagunean.
  • 17:00 Olinpiadak txosnagunean.
  • 19:00 Elektrokela elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 22:30 Jon Uri X K-rras X KR8
  • 00:00 Beranduegi erromeria.

 

UZTAILAK 9, DOMEKA

  • 12:15 Euskal dantzak Zaldua plazan.
  • 19:00 Bertso-saioa, Zaldua plazan:

Andoni Egaña

Maialen Lujanbio

Alaia Martin

Joanes Illarregi

Gai jartzailea: Ainhoa Urien

 

UZTAILAK 20, EGUENA

 

  • 18:30-21:30 Argazki rallyaren emanaldia eta sari banaketa.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu