Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
1:20 am,
temperature icon 7°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Iurretako kofradien historia bizia zabaltzeko liburua argitaratuko dute

1973an Iurretako kofradiek “aro berri bat” hasi zuten. Urte horretan kofradia basoen kudeaketa berreskuratu zuten Durangoko Udalarekin basoen jabetzaren inguruan izandako gatazkaren ostean.

Gatazka horren gainekoak, desanexioaren aldeko borroka, basoen ustiapenarekin herrian eginiko proiektuak, kofradien izenean Iurretan egin diren dinamikak eta emakumeen partaidetzarako pausoa izango dira “Iurretako Kofradiak” zer diren eta zer izan diren ezagutzera emateko argitaratuko den liburuaren gaietako batzuk.

Iurretako kofradien batzordeak eta Gerediaga Elkarteak ekin diote kofradien historiaren ikerketa eta bilketa proiektuari. Baina, lan historiko hutsetik harago joatea da asmoa. Dibulgazio lana da helburua, eta batez ere, kofradiak jendarteratzea. Herria kofradien parte den heinean, kofradiak herriaren parte direla erakustea.

Iurretako kofradien eta Gerediaga Elkartearen lankidetzak kofradien ibilbide historikoa jasoko duen argitalpena dauka helburutzat. Horretarako, dokumentazio historikoa batu eta ikertuko da, eta azken 50 urteetako lekukoen testigantzak, Jon Irazabal Agirrek (dokumentazioa eta artxibo historikoa) ere jasoko dira. Batutako guztia argitalpenerako prestatzeko ardura Iurretako Markel Onandia Txabarrik (testuak eta bideo grabazioak) eta Eñaut Aiartzaguena Bravok (diseinua eta maketazioa) izango dute.

Liburua irailerako egongo da prest eta liburuarekin batera, Iurretako kofradiek webgune propioa ere sareratuko dute. Bertan, argitalpenerako erabiliko den dokumentazioa eta lekukoen grabazioak izango dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu