Uztailaren 1ean, 2an eta 4an ospatuko dira aurten Elorrioko Berrio-Otxoako jaiak
Beste urte batez, egitarau borobila izango da Berrio-Otxoa egunaren bueltan; adin eta gustu guztiei begira, antzerkia, musika, azoka, meza eta beste hainbeste ekimen izango dira.

.
Hasteko, uztailaren 1ean, larunbata, Markeliñe konpainiaren antzezlana izango da plazan, 22:30ean.
Domekan, berriz, goiz osoan zehar azoka ekologikoa egongo da plazan, Elorrixa Ekologi Taldearen eskutik. Arratsaldean, ostera, 19:00etan, Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatuko da, toki berean.
Bukatzeko, asteartean, uztailak 4, ospatuko da Berri-Otxoa eguna. 10:00etatik aurrera, txistulariak kalejiran arituko dira erdigunean. 12:00etan, meza nagusia egongo da, Basilikako koruaren emanaldiak lagunduta. Ondoren, 13:00etan hamaiketakoa egingo da, urtero legez, kalean. Eta eguna bukatzeko, 20:00etan, Berrio-Otxoa abesbatzak kantaldia eskainiko du Santa Anako kaperan.