Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:24 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Puro Relajo, Rukula edo Chuleria taldeek joko dute Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietan

Jai usaina nabaria da Berrizen. Izan ere, San Pedro eta Santa Isabel jaiak ate joka daude. Ekimen eta ekitaldi anitz eta ugariz beteriko egunak izango dira eta dena prest dago jaiei hasiera emateko. Hori, ekainaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan CD Berriz kirol elkartearen pregoi eta txupina- zoarekin. 1973. urtean sortu zen kirol kluba eta bere 50.urteurrena dela eta, Jai Batzordeak jaiei hasiera emateko hautatu du. Jarraian, Kartel Lehiaketa- ren sari-banaketa egingo da. Fernando Torrecilla garaitarraren Dantzari berria proposamena da jaie- tako irudia eta Herriko saria Ane Renedok jasoko du. Ondoren, Sardina-Jana egingo da eta txosnak irekiko dira. 20:00etan, Donien Atxa eta Dantzari Dantza entsegu orokorra izango dira eta gauean musika kontzertua eta erromeria.

Ekainaren 29an San Pedro eguna ospatuko da, ume- entzako margo lehiaketarekin eta 12:00etako Meza Nagusia eta gero, Dantzari Dantza ekitaldia izango da. Arratsaldean, ohiko tiragoma txapelketa eta 20:00etan Dantzari Dantza. Ondoren, Puro Relajo taldearen kontzertua izango da.

Ostiralean, hilak 30, haurrentzako ekintza ezberdi- nak antolatu dira egun osoan zehar. Nobedade bat 12 urtetik gorakoentzako Berrizjauregi Lorategi-Bo- taniko Historikoan antolatu den tribial jokoa izango da. Bestalde, umeentzako parkea ere egongo da, jumping, puzgarriak eta tailerrekin. Frontenis txapel- keta ere egun horretan ospatuko da eta 19:00etan BerrizkoUdalarenLaut’er-dikoTxapelketakofinalak jokatuko dira Olakueta frontoian. Musika gaueko protagonista izango da, DJ Roka eta DJ Kuku musi- karien sesioekin eta 22:00etako kontzertua Rukula -talde instrumentala-, eta Chuleria, Joder! taldeak eskainiko du.

Gastronomia lehiaketak

Egitarau zabalaren barruan ez dira falta izango lehiaketa gastronomikoak. Horrela, uztailaren 1ean paella lehiaketa egingo da eta 2an bakailaoa pil-pil- ean eta tortilla lehiaketak ospatuko dira.

Uztailaren 1ean ere jarduera ugari izango dira, tar- tean Oihan Vegak emanaldi bikoitza egingo du: 18:30ean diskofesta Elizondo Plazan eta 22:00etan bigarren pase batekin. Azkenik, uztailaren 2an, Santa Isabel eguna ospatuko da eta egitarauan Dantzari Dantza ikuskizunak eta jubilatuen bazkaria nabarmentzen dira. Gaueko 23:00etan su artifizialak izango dira jaiei amaiera emateko.

Eraso sexistarik gabeko jaiak!

Aurten ere, Berrizko jaiak, eraso sexistarik gabeko jaiak bilakatu daitezen, Berrizko Udalak «Jaixetan be Berdintasunean» kanpaina jarriko du martxan; indarkeria matxistari aurre egiteko sentsibilizazio euskarriak eta prebentziorako zerbitzua zein arretarako protokoloa konbinatzen dituena

Horretarako, indarkeria sexistarik gabeko gune bat jarriko da jai eremuan ekainaren 28an eta uztailaren 1ean, 19:00 – 00:00 bitartean. Horrez gain, indarkeria matxistaren aurrean nola jokatu eta ze jarraibide aurrera eraman jakin dezan herritar orok, arreta protokoloaren informazio kartelak egongo dira herriko taberna eta jai eremu osoan zehar.

Egitaraua (PDF 7,56MB)

Beldur Barik kartela (PDF 1,81MB)

Beldur Barik guida (PDF 1,68MB)

Kale mozketak (PDF 340KB)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu