Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:43 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Eskualdeak lumak harrotuko ditu De Norte a Surren martxa eta Yogurinha Borovaren kontzertuarekin

Jon Baraja

Ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Durangaldeko hainbat herritan jarduera desberdinak antolatu dituzte Harrotu Lumak! izeneko egitarauaren barnean. Haien artean, ekintza kulturalak egongo dira ekainaren 25etik uztailaren 6ra arte iraungo duen ekimen honetan.

Yogurinha Borova.

Urtero lez, ekainaren 28an LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan zehar sexu askapena aldarrikatzeko helburuarekin, 1969. urteko Stonewalleko istiluak oroituz. Gure eskualdeak erreibindikazio honekin bat egingo du Harrotu Lumak! deituriko egitarauaren bitartez, Durangaldeko herri desberdinetan burutuko diren hainbat ekintzaz osatuta. «Gure identitateak ez dira eztabaidagai! Kapitalismo larrosaren aurrean gure herrietako egitarauak babestuko ditugu!», azpimarratzen dute antolatzaileek.

Ekainaren 25etik uztailaren 6ra arte egongo diren ekitaldien artean, kultur-jarduera interesgarriak nabarmendu ditzakegu. Izan ere, egitarauari hasiera emateko, igande honetan, hilak 25, harrotasunaren martxa bat egongo da Abadiñon herri horretako De Norte a Sur elkartearen eskutik. Andaluziako folklorea eta dantzak lantzen dituen talde honek gidatuko duen kalejira Muntsaratzeko dorretxearen ondotik abiatuko da goizeko 10:30ean.

Karaoke mamarratxoa

Abadiñon ere, baina ekainaren 29an, osteguna, Yogurinha Borova kabaret-artistaren kontzertu bat egongo da. Drag queen ospetsuaren ikuskizuna arratsaldeko 19:00etan hasiko da Zelaieta auzoko Txanporta plazan. Aipatutako bi ekitaldi hauen artean, Berrizko Jaiak askatasun eta aniztasun sexuala aldarrikatu nahi duen mugimendu honetara batuko dira datorren asteazkenean, ekainak 28. Txosnagunean, gauerdian, karaoke mamarratxoa programatu da nahi duten pertsona guztiak agertokira igo daitezen euren dohain artistikoak erakustera.

Hona hemen Durangaldeko Harrotu Lumak! ekimenaren egitarau osoa:

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu