Alfonso Gimenez Ventura valentziarrak Elorrioko Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketa irabazi du
Hiru kartel proposamen aurkeztu dira aurten Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketara. 16 egunez egon dira Iturri Kultur Etxeko sarreran eta Elorrioko Udalaren webgunean, elorriarren botoak jasotzeko. Guztira, 350 herritar animatu dira botoa ematera. Alfonso Gimenez Venturarena da egilea, bera Beltxikoa da, valentziarra.
Herritarren iritziaz gain, epaimahaiarena ere ezinbestekoa izan da irabazlea hautatzeko. “Irudiekin oso joko polita lortu du eta oso ondo diseinatuta dago”, adierazi dute. Halere, beste bi kartelek ere oso balorazio onak jaso dituzte.