Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
9:37 am,
temperature icon 12°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Instagrameko reels-lehiaketa abiatuko du Elorrioko Udalak

MUGA TURISMO

Elorrioko Udalak turismo eredu jasangarriaren aldeko apustua egingo du aurtengo udan ere; hau da, herrian eta herritarrengan inpaktu positiboa izango duen turismoa sustatu nahi da. “Familia guztiarentzako moduko turismoa oinarri hartuta, behar guztietara egokitzeko eskaintza prestatu dugu turismo bulegoarekin batera”, azaldu du Alazne Mendizabal zinegotziak.

Berrikuntza gisa, Instagrameko reels-lehiaketa abiatuko du Udalak. Elorrioko herria, ondarea eta historia sustatzea da erronka, 45 segundoko bideo laburrak sortuz. Bideoan, herriko naturguneak, kultur ekitaldiak edota herriko txokoak agertu beharko dira. EMEko hiru bono banatuko dira sarituen artean (300, 150 eta 50 eurokoak). Lehiaketa uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egongo da martxan, eta irailaren 16an izango da sari banaketa.

Hamalau bisita 

Eskaintza tradizionalagoari ere eutsiko dio Elorriok. Bertako ondarea ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira uztailean eta abuztuan: basilikaren barrenak, Argiñetako altxorrak, kaleetako erezitasunak, gurutzeen bidaia… Guztira hamalau bisita izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 3 euroko prezioa izango dute. Horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da turismo bulegoan.

Elorrio, inoiz ez bezala

Digitalizazioaren bidea urratzeko apustu sendoa egin da Elorrioko turismo plan estrategikoaren barruan, eta horren erakusle da martxoan aurkeztu zen Elorrioko Gida Birtuala. Egitasmo aitzindaria izan da Durangaldean eta Euskal Herri mailan, teknologia berritzailea baitarabil.

Tresna honek bi esperientzia bateragarri eskaintzen dizkio erabiltzaileari: GPSak gidatutako ibilbide turistikoa herrian barrena eta misterio bat argitzeko jolasa; familian gozatzeko plan bikaina.

Eskuko telefonoan aplikazioa deskargatu behar da, eta gailuaren kokapena aktibatuta, herriaz gozatzeko aukera ugari eskaintzen ditu gida birtualak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu