Bost metrotako murala, Elorrioko herriko plazan bihar
Herriko hiru ikastetxeetako 3. DBHko 108 gaztek eta 30 nagusik hartu dute parte muralaren eraketan. Elkarlanean egindako proiektua da, izan ere, izenak berak dioen moduan, hori da Belaunaldi artean egitasmoaren helburua.
Puzzle eran sortutako bost metrotako murala marraztu dute guztien artean, eta ostiralean, ekainak 16, Udaletxe azpian kokatuko dute. Artelana jartzeko hitzordua 10:00etan izango da eta herritar guztiak, zahar zein gazte, daude gonbidatuta.
Osteko asteetan, benauldien artean osatutako murala herriko beste txoko batzuetan ere egongo da ikusgai. Lehenik Iturrin, jarraian kiroldegiko horman eta azkenik Aldatsekuako kanpoko aterpetxean.
Ikasturte amaiera0 ospatzeko modu bat izango da muralaren erakusketa. Izan ere, ekintza ugari egin dituzte ikasturtean zehar Belaunaldi arteko programaren baitan. Ibilbide horretan Elorrioko 253 gaztek eta nagusik hartu dute parte.