Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:58 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Uda Giro programa berria antolatu da Durangon San Agustin Kultur Gunearen eta Plateruena Kultur Aterpearen artean

Uda heldu da, eta Plateruena Kultur Aterpea irekitzearekin batera, kaleko arteen Uda Giro programa antolatu da San Agustin Kultur Gunearen eta Plateruena Kultur Aterpearen artean.

Udako erakusketa txiki honekin, udaro bezala, arte eszenikoen programazio erakargarria eskaini nahi diegu aretoen barruan urtean zehar gurekin dauden pertsona guztiei, baina baita ikusle berriak erakarri ere, pertsona askorentzat kaleko arteak baitira arte eszenikoekin duten lehen hartu-emana.

Programa honen ardatzak hasieratik finkatuta daude:

– Kalea arte eszenikoak eskaintzeko aprobetxatzea. Kalea herritarren eta kulturaren arteko topagune gisa erabiliz.

– Kaleko arteen erakusketa bat eskainiko da. Kalerako bakarrik sortutako ikuskizunak, aretoetan erakutsi ezin direnak. Plazak, eszenografia hoberenak eta, ikusle esporadikoak, ikuslerik onenak direlako.

Uda Giro edizio hau ekainaren 22an hasi eta irailaren 2an amaituko da, eta guztira 14 ikuskizun egongo dira. Ohi bezala, erakusketak haurrentzako ikuskizunak, zirkua, musika, bertsolaritza, poesia eta antzerki emanaldiak batuko ditu, herriko ordezkariak ahaztu gabe.

Horien guztien artean aipatzekoa da “Volatineros” izeneko soka makaleko ikuskizuna: hodeien arteko zubia, ametsetatik zintzilikatutako haria, ilusiorako pasabidea… 10 metroko altueran dagoen 40 metroko kablea, kabletik zintzilik dagoen trapezio eta masta txinatar bat, eta zeru bidean dauden bi funanbulista, bi akrobata eta 3 musikari. Garaiera handiko ikuskizuna, diziplina anitzekoa, poetikoa eta bisuala ikusle guztientzat. San Agustinen 25. urteurreneko ikuskizun berezien zigilupean programatutako obra, irudimena sentitu eta askatzeko.

Berrikuntza gisa, zirku garaikideko bi gau izango ditugu, zirku ez-konbentzionala eta teknika akrobatikoaren eta edertasun artistikoaren nahasketa perfektua izateagatik bereizten diren ikuskizunak, kritikak eta publikoak bermatzen dituztenak. Uztailaren 15ean eta 29an izango dira, Zirkozaurre eta Cía D ‘es Tro konpainien eskutik.

Haurrei zuzendutako ikuskizunak

Programa honetan ez dira faltako haurrei bereziki zuzendutako ikuskizunak, hala nola Mireia Miracle edo Hortzmuga teatroa. Azken honetan, Aroa Blanco durangarrak hartzen du parte. Halaber, bertakoa den Mariano Estudillo edukiko dugu bere ¿Qué sueñan los príncipes? musika eta antzerki ikuskizun berria aurkezten.

Programa honetako lau ikuskizun Plateruena Kultur Aterpetik antolatu dira. Olerksiak, hauetako lehenak, Durangaldeko letra zahar eta berriak zuzenean entzuteko aukera emango digu. Poesia, mikroipuinak, bertsoak…. Azken batean, letrak izango dira protragonistak. Eta askotan ez bezala, haien atzean zer
ezkutatzen den azalduko digute sortzaileek.

Olindak, bertako beste proiektu honek, “Sol, aceitunas y vino” disko berria aurkeztuko du, bossa, samba, swing, bolero eta rhythm and blues erritmoekin ilunabarra jantziz.

Uztailaren 26an, Ray Fernández trobadore kubatarra izango dugu. Sukaldeetatik atera zen, bere gitarra hartu eta patxadaz malekoian zehar punk-juglare erromantiko baten antzera ibiltzeko. Letra zorrotzak, bizarra aurpegian eta gandorra ariman, kale gorritik jaurtitako kritika, Ray bera izanik kalea, espaloia eta ertza.

Blues

Proposamen musikalak JAC – Jaime Alvarellos Correcher blues abeslari eta gitarra-jotzailearekin bukatuko dira. DRY bere bakarkako bigarren lana aurkeztuko digu, Mississippiko Deltako klasikoetan oinarritutako kontzertu akustikoa. Bukatzeko, urrezko amaiera emango diogu udako programari, 18 urtez eta 200 emanaldi baino gehiagoren ostean agur biran dagoen “Carbon Club” ikuskizunarekin.

Aktoreen keinuen bidez eta testua alde batera utzita, Markeliñek hizkuntza pertsonal bat aurkitu du, non musika emozioen haria den, aurpegi askotako istorioekin ikuslea liluratzeko balio duena. Nazioarte mailan, Markeliñek bere proposamenak aurkeztu ditu Frantzian, Belgikan, Holandan, Austrian, Finlandian, Kroazian, Portugalen, Irlandan, Mexikon, Kolonbian, Hego Korean, Dominikar Errepublikan eta Ingalaterran.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu