Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:55 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Grand Départ Pays Basqueko tropelarekin bat egiteko deia luzatu die dendari eta ostalariei

Udalak erakusleihoak eta sarbideak apaintzeko diseinatutako kartelak bidaliko dizkie dendei eta ostalaritza-establezimenduei.

Uztailaren 3an Amorebieta-Etxano txirrindularitza munduaren epizentro bihurtuko da eta Frantziako Tourraren irteera une historikoa eta aukera paregabea izango da udalerriarentzat. Gran Départ Pays Basque 2023k bertako eta kanpoko zaleak erakartzeaz gain, herritarren artean burrunba soziala sortzeko gaitasuna du, kolore-marea honen aldeko sentimendua piztuz.

Zornotzarrei sentimendu hori kutsatu eta kaleak kolorez betetzeko asmoz, city dressing-eko hainbat ekintza egingo dira, hau da, herria hitzordu nagusirako apaindu eta prestatuko da. Ekintza horien helburua da herritarrak ekitaldi horretan parte hartzera eta inplikatzera animatzea, eta merkataritza eta ostalaritza bezalako sektoreen ikusgarritasuna eta inplikazioa areagotzea.

Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak merkatariak eta ostalaritza-establezimenduetako arduradunak animatu nahi ditu Grand Départeko tropelarekin bat egitera, eta erakusleihoak edo sarbideak Udalak bidalitako kartelekin apaintzera; kartelekin batera hauek jartzeko argibideak jasoko dituzte. Zornotzarra naiz eta harro nago!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu