Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:05 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

IKUSI DUZU? · Grand Départ Pays Basqueko garaikurra ikusgai dago Zelaietan, ‘Trophy Tour’ erakusketaren baitan

Hilabete eskas falta da Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basquerako eta Amorebieta-Etxano bere egun handirako prestatzen ari da: uztailaren 3an izango da hori, hirugarren etaparen hasierarekin. Hala, Tourrarekin erlazionatuta Zelaieta Zentroak erakusketa berri bat hartu du ekainaren 22ra bitartean: ‘Trophy Tour’. Erakusketako pieza nagusia Frantziako Tourreko garaikurra izango da, eta honekin batera, erronda galarrarekin zerikusia duten hainbat elementu egongo dira ikusgai.

Trofeoa Parisetik Euskadira bizikletaz ekarri zuten Ziortza Villa eta Julian Sanz ultrafondistek. Orain, zornotzarrek eta bisitariek argazki bat atera ahal izango dute ‘Trophy Tour’arekin Zelaieta Zentroan, eta sare sozialetan partekatu #GranDépartPaysBasque2023, #OngieTOURri eta #TDF2023 traolak aipatuz eta @letour_euskadi etiketatuz.

Boluntarioen izen-ematea

Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalak dei egin die boluntario gisa izena eman nahi dutenei: https://tourlagunak.bizkaiagara.eus/eu/ estekaren bidez egin dezakete. Uztailaren 1ean, 2an eta 3an Euskadi horiz jantziko da urteko kirol-ekitaldi nagusietako bati harrera egiteko. Horrela, Tourraren esperientzia gertutik bizi eta kolaboratu nahi dutenek ‘Tour Laguna’ gisa egin hala izango dute. Izena emateko epea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu