‘PALABRAS DE VIDA’ · Koro Benitok bere hirugarren poesia liburua aurkeztuko du Garain ostiralean
Koro Benitoren Palabras de vida izenburua daraman hirugarren poesia liburua aurkeztuko da Garain, idazlea bizi den herrian hain zuzen.

Koro Benito. Wikimaribarre
Aurkezpen ekitaldia Elizabarrin egingo da, ostiralean, 19:00etan. Poesia liburuak eremu lasai eta sinbolo bat hartzen du abiaburutzat, Garai. Hala berean, liburuak halako eskuliburu poetiko baten traza hartzen du eta, egunerokotasuna kontuan hartuta, gomendioak eta iradokizunak egiten ditu. Hitzak bidelagun direla pentsamenduen formatu berri baten bitartez, birsortzeko aukera eskaini nahi du lanak.
Liburuaren aurkezpenaren ondoren, egileak liburuak izenpetuko ditu. Geroago, aho-gozagarri arina eskainiko da.