Asteazkena,
2024ko Urriak16

MugaKultura

loader-image
Durango
9:01 am,
temperature icon 19°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

San Antonio azokak 30 bat artisau ekoizle eta 150 abelburu bilduko ditu asteartean Urkiolan

Abadiñoko Udalak San Antonio azoka ospatuko du berriro datorren asteartean, Urkiolako santutegiaren inguruan. Hitzorduak nekazaritza merkatuan hogeita hamar bat ekoizle eta 150 abelburu bilduko ditu, behiak eta zaldiak batez ere. Jardunaldian trikitilariak eta bertsolariak arituko dira, santutegiko meza egitaraua ahaztu barik. Harria –meteoritoa– bisitarientzako arreta gune izango da berriro. Hilaren 18an, domekan, jaiaren errepikapena izango da.  

Urkiola. IBAN GORRITI

Urkiolako Parke Naturalaren bihotzean egiten den lehen sektoreko hitzordu tradizional horrek Urkiola Landa Garapen Alkartearen eta Urkiolako Santutegiaren laguntza ere badu.

Hilaren 13an, goizean, 10:00etatik 15:00etara, izango da nekazaritza eta abeltzaintzako azoka. Programazioak, jai-eremua eta txosnak girotuko dituen trikitilari talde baten animazioa ere izango du, eta Angel Mari Peñagarikano Labaka eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariak ere arituko dira. San Antonio eguneko egitaraua ohiko mezekin osatuko da. Meza nagusia 12:00etan izango da.

San Antonioko nekazaritza azokak BBKren laguntza izango du, eta gazta, eztia, ogia, gozogintza, baratzeko produktuak eta frutak, txakolina, sagardoa eta patea ekoizten dituzten 30 ekoizle izango ditu. Abeltzaintza azokak, berriz, 150 abelburu inguru bilduko ditu, behiak eta zaldiak batez ere.

DOMEKAN, hilak 18, jaiaren errepikapena ospatuko da leku berean. Egitaraua 12:00etan hasiko da Leioako abesbatzak parte hartuko duen meza nagusiarekin. Gainera, goiz osoan nekazaritzako produktuen azoka izango da berriro, 10:00etatik 15:00etara. 12:45etik aurrera herri kirol erakustaldia izango da Hodei Ezpeleta eta Eneko Otaño, Karmele Gisasola, Nerea Egurrola eta Karlos Aretxabaletarekin.

“Nekazaritza eta abeltzaintza azokak funtsezkoak dira gure lehen sektorearentzat. Azoka garrantzitsua da, eta San Blasek adina tradizio edo handiagoa du, Urkiola den esparru paregabe horretan ospatzen delako. Horregatik, jendea jaiegun horretaz eta Urkiolako Parke Naturalaren aberastasun naturalaz gozatzera eta gure lehen sektoreari euren presentziaren bidez laguntzera animatu gura dugu”, azaldu du Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria jarduneko alkateak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu