Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
10:00 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Durangaldeko Kopla Txapelketa ostiral honetan jokatuko da Iurretako Aita San Miguel plazan, formatu bereziarekin

Jon Baraja

Durangaldeko Bertso Eskolak antolatuta, ekitaldi honen 8. edizioa 20:30ean abiatuko da Iurretako Aita San Miguel plazan. Afaldu ostean, garailea Abadetxean erabakiko da. Hamar bertsolarik hartuko dute parte eta haien artean pasa den urteko txapalataduna, Janire Arrizabalaga gernikarra, egongo da. Beste bederatziak eskualdekoak dira.

Iazko kopla txapelketa.

Durangaldeko VIII. Kopla Txapelketa ostiral honetan, ekainak 9, jokatuko da, Durangaldeko Bertso Eskolak antolatuta. Iurretan izango da lehen aldiz eta formatu berezia izango du, bi zatitan banatuko baita. Lehiaketa 20:30ean hasiko da Aita San Miguel Plazan. Bertan ekitaldian parte hartuko duten hamar bertsolariek kantatuko dute eta publikoak erabakiko du nortzuk sailkatuko diren bigarren faserako. Bi fase horien artean lunch bat egongo da. Indarrak berreskuratu ondoren, kanporaketa erabakigarriak Abadetxearen barruan burutuko dira. Berriro ere, publikoa izango epaia emango duena irabazlearen izena erabakitzeko orduan. “Ea jendea etortzen den, ondo pasatuko dutela ziurtatuta dago. Barre batzuk izaten dira urtero”, esan dio MUGA-ri Bertso Eskolako kide den eta kantatuko duten bertsolarien artean dagoen Igor Galarza abadiñarrak.

“Munduko trikitilaririk onenetakoak ere izango ditugu gainera!”

Urtero lez, irabazleak garaikur oso berezi bat lortuko du: txapalata. Buruan jartzeko metalezko inbutu bat da. Aurreko edizioan, Mendiolan ospatutako ekitaldian, Janire Arrizabalaga gernikarrak irabazi zuen buruz burukoan Erika Lagomarekin jokatu ostean. “Janire Gernikakoa da baina barikuro etortzen da Bertso Eskolara, taldearen parte da. Gainera, arau bat daukagu: txapalata irabazten duenak datorren urtean berriro parte hartu behar du”, azaltzen du Galarzak. Abadiñarraz gain, eskualdeko beste zortzi bertsolari arituko dira kopletan: Bittor Altube (Abadiño), Ixone Asategi (Durango), Irune Basagoiti (Ermua), Unai Iturriaga (Durango), Naroa Jaio (Iurreta), Gorka Lazkano (Iurreta), Paulo Salterain (Durango) eta Ander Sarriugarte (Durango). Nor izango ote da aurtengo txapalataduna? Gai jartzaile gisa Iruri Altzerreka garaitarra eta Itxaro Juaristi eta Ainhoa Urien abadiñarra egongo dira. “Munduko trikitilaririk onenetakoak ere izango ditugu gainera!”, diote antolatzaileek.

Ostiralekoa ohitura bihurtu den Durangaldeko Kopla Txapelketaren 8. edizioa izango da. Lehenengo urteetan Plateruenan ospatzen zen, baina gero edizio bakoitzean herri desberdin batera eramatea erabaki zuten antolatzaileek. Otxandio, Elorrio, Berriz eta Abadiñotik igaro ondoren, aurten Iurretara helduko da. “Abadetxeko jendea oso jatorra da eta harrera eskertzen diegu. Leku aproposa da aurtengo formaturako, lehenengo fasea plazan egiteko, gero apur bat jateko eta barruan amaitzeko”, azpimarratzen du Galarzak.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu