Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:46 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

El Cojo jatetxeko ‘Masita’ pintxoak irabazi du berritzaileenaren saria, eta Bereziko ‘Kruns’ pintxoak herrikoienarena

Jan Alai pintxo lehiaketak bere ohiko data berreskuratu du aurten, udaberria. Zornotzarrak gastronomiarekin duten urteroko hitzorduan murgildu dira azken egunotan, eta aurtengo edizioan parte hartu duten establezimenduek prestatutako pintxo goxoak dastatu dituzte.

Estibalitz Martiartu Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotzia pozik agertu da gaur, sari banaketan, aurten ere lehiaketak izan duen erantzunarekin: «Jan Alaien hamargarren edizioa berriz ere udaberrian egitea lortu dugu. Eta aurreko edizioetan gertatu den bezala, ostalaritza-establezimenduek gogor egin dute lan, kalitatezko pintxo berritzaile bat eskaintzeko. Giroa bikaina izan da, eta zornotzarrek prestatutako pintxo asko dastatu dituzte, eta onena aukeratzeko bozka eman dute. Gainera, aurten ‘Flora eta Fauna’k lehiaketa girotu dute eta 400 txartel banatu dituzte parte hartu duten establezimenduetan zeuden pertsonen artean, pintxoak doan dastatzeko. Eskerrik asko guztioi, zuei esker Amorebieta-Etxano udalerri bizia baita”.

Sari banaketa:

  • Pintxo berritzaileenari saria – 1.000 euro, txapela eta garaikurra

El cojo jatetxeko ‘Masita’

  • Pintxo herrikoienari saria – 1.000 euro, txapela eta garaikurra

Berezi tabernako ‘Kruns’

  • Zerbitzari onenari saria – 250 euro eta garaikurra

Singing Muncheko Goizalde Perez Esturo

  • Top Ten:
  1. BEREZI
  2. EL COJO
  3. SINGING MUNCH
  4. HOGAN´S
  5. XIBERU
  6. ZUBI-ONDO
  7. BRASIL
  8. BIERZKARGI
  9. JAVI
  10. OASIS

Era berean, Dendariak eta Iraunkorrek, Jai Alai lehiaketaren sustatzaileek, euren sariak eman dituzte; Dendariak elkarteak 30 fianbrera zozkatu ditu eta Iraunkorrek hiru saski tokiko produktuekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu