Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:11 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 29 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Bihar, Euskadiko ‘Open Skateboard’ txapelketa Amorebieta-Etxanon jokatuko da

MUGA AISIA

Amorebieta-Etxanoko skatepark berriak Euskadiko ‘Open Skateboard’ Txapelketa hartuko du bihar, larunbat honetan, ekainak 3. Ekitaldiz beteriko jardunaldia izango da, eta skate zaleek esperientzia ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

Eguna goizeko 11:00etan hasiko da bi tailerrekin: skate tailerra Atiken eskutik eta tatoo tailerra Peritainkekin. Ordu berean, era berean, 14 urtez azpiko parte-hartzaileei zuzendutako lehen entrenamenduak hasiko dira. Kategoria honetako txapelketa 12:00etan jokatuko da eta bertaratutakoak barbakoa baten inguruan elkartuko dira 14:00etatik aurrera.

Open kategoriaren txanda 15:00etan izango da, ordu horretan hasiko baitira entrenamenduak. Txapelketa arratsaldeko 16:00etan jokatuko da, eta bukatutakoan, iluntzean, zuzeneko musika izango da Volcom eta Fizz taldeen eskutik. Sari banaketa 20:00etan izango da, eta egunari amaiera emateko barbakoa eta zuzeneko musika izango dira Arkaren eskutik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu