Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:47 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Trikitilari gazteen txapelketa ospatuko da Elorrion uztailean

2014az geroztik, 20 urtetik beherako gazteen trikitixa txapelketa ospatzen da urtero Elorrion, Elorrioko Trikitizaleen eta Elorrioko Udalaren ekimenez. Pandemiaren etenaren ostean, VII. edizioa izango da aurtengoa. Uztailaren 2an ospatuko da, herriko plazan, 19:00etan.

Lehiaketaren helburu nagusia trikitixari ikusgarritasuna ematea da. “Kirol ekitaldi, azoka, festa, omenaldi eta bestelakoetan trikitixa entzutera ohituta gaude, baina aspalditik ikusten dugu kalean duen presentzia jaisten ari dela”, azaldu dute Elorrioko Trikitizaleak elkartekoek.

Lehiaketan hiru pieza jo beharko dira: trikitixa, porrusalda eta fandangoa. Epaimahaia hiru lagunek osatuko dute (trikitilari profesional batek, ospe handiko pandero jotzaile batek eta antolakuntzako kide bate) eta piezen zailtasuna, kantua, dantzagarritasuna eta bestelakoak aztertuko dituzte. Derrigorrezkoa da baserritar arroparekin parte hartzea.

HIRU SARI

Hiru sari egongo dira: irabazleek 300 euro jasoko dituzte; bigarrenek 200 euro eta hirugarrenek 150. Halere, parte hartzen duten bikote guztiek 80 euroko dieta bat izango dute.

Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Ekainaren 26ra arte dago aukera apuntatzeko, iturri@elorrio.eus helbidera idatzita edo 670 40 08 45 telefonora deituta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu