Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
6:09 am,
temperature icon 10°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

‘Zornotzan Jan Alai’ pintxo lehiaketa bihartik igandera

Zornotzan Jan Alai pintxo lehiaketa arrakastatsuaren edizio berria bueltan da eta ekainaren 1etik 4rako asteburuan egingo da. Guztira 16 tabernak parte hartuko dute. Gune urdinean Berezi, Venecia, Sharky, Zubi-ondo, eta Brasil; gune horian Singing, Cojo, Oasis, Txiri-txiri, Xiberu, eta Hogan´s; eta gune orlegian Harrison, Biezkargi Craft, Leku-Berri, Batzoki eta Javi. Edizio berri honetako lehiaketa ordutegia ere eguerdiz eta arratsaldez izango da, 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 21:00etara: Ostegunean arratsaldez bakarrik zerbitzatuko dira pintxoak, eta igandean eguerdian bakarrik. Hala ere, establezimendu bakoitzaren erabakia izango da pintxoak lehiaketatik kanpo zerbitzatzea, beti ere prezioa 1€ eta 2€ artekoa izanda.

Sariei dagokionez, lau banatuko dira: Epaimahai Teknikoak pintxorik berritzaileena sarituko du 1.000 eurorekin. Herritarren saria ere 1.000 eurokoa izango da, eta Herri Epaimahaiak aukeratuko du. Azken hori arduratuko da zerbitzari profesionalena aukeratzeaz, eta bigarren urtez jarraian, 250 euroko saria irabaziko du. Eta azkenik, 500 euroko saria zozkatuko da Herri Epaimahai gisa parte hartzen dutenen artean. Era berean, Top Ten zerrenda argitaratuko da lehiaketan puntuaziorik gehien lortu duten hamar pintxoekin.

Sari banaketa lehiaketaren azken egunean egingo da, ekainaren 4an, 20:00etan. Pintxo berritzaileenaren saria eta sari herrikoia bat etorriz gero, publikoak gehien bozkatzen duen bigarrenari emango zaio. Amorebieta-Etxanoko Udalak establezimenduei eta zerbitzariei gogorarazi die derrigorrezkoa dela sari-banaketara joatea. Bertaratu ezean, hurrengo puntuaziorik onena lortu duen hurrengo establezimendu edo zerbitzariari emango zaio saria.

Dendariak merkatarien elkartea eta Iraunkor lehen sektoreko elkartea ere Zornotzan Jan Alai pintxo lehiaketaren parte aktibo dira, eta, beraz, eurek ere sariak emango dituzte. Dendariak elkarteak 30 fianbrera zozkatuko ditu lehiaketan parte hartu duten pintxo guztien artean eta Iraunkor elkarteak, berriz, bertako produktuez osatutako hiru saski zozkatuko ditu gune bakoitzeko (urdina, horia eta orlegia) hiru pintxo probatu dituztenen artean.

Berriz udaberrian

Aurten lehiaketaren ohiko data berreskuratu ahal izan da. Pandemiaren ondorioz bederatzigarren ediziorik ez zen egiterik izan eta iaz, 2022an, Jan Alai lehiaketa urrian berreskuratu zen, urtebete gehiago ez galtzeko. Hala ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak argi zeukan ahal zen neurrian bere ohiko data berreskuratu behar zela: udaberria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu