Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:09 am,
temperature icon 7°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

TOUR · Silloniz anaiak, Jon Basterretxea, Agurtzane Elorriaga eta Igor Anton, bihar Amorebietako ‘Su txikitan’ espazioan

2023ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa uztailaren 3an aterako da Amorebieta-Etxanotik. Ordura arteko tartea girotzeko antolatutako ekintzen artean hurrengoa bihar izango da: «Su Txikitan: Bizitour» saio pedagogikoa eta ludikoa. Maiatzaren 21ean egin zen Tour Egunaren ondorengo ekintza izango da, eta kasu honetan ere programa horiz bustiko da, eta Tourraren kolore nagusia, eta elkarrizketak egongo dira. Baionara eramango gaituen etapa bera irudikatuko duen “Bizitour” ipuin magikoaren irakurketa ere egingo da. Zuzeneko emanaldia izango da, eta Zelaietan burutuko da, 19:00etan hasita.

Saioan parte hartuko dute, besteak beste, Silloniz anaiek, Jon Basterretxeak, Agurtzane Elorriagak eta Igor Antonek. Bertan, uztailaren 3an Zornotzatik Baionara eramango gaituen etapa bera irudikatuko duen ipuin magikoa ezagutuko da: Bizitour. Programaren goiburuak adierazten duen bezala, saioak Frantziako Tourrak ekarriko duen olatu handiarekin bat egitea du helburu, baina beti bezala, ikuspegi apal, hurbil eta herrikoi batetik, eta helburu eraikitzailearekin. Ipuin kontaketa saioa eta ikus-entzunezko material guztia online eskuragarri egongo da astelehenetik aurrera.

Frantziako Tourra Amorebietan

Uztailaren 3an iritsiko da Frantziako Tourra Amorebietara, eta Udalak ia prest du egun horretarako egitaraua ere. Haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat ekintzak egongo dira: jolasak, musika emanaldiak, dantza erakustaldiak, txosnak eta kontzertuak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu