Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:55 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Julio Aranguena durangarra, ikasle denek nahi zuten AEK-ko irakaslea, zendu da

Jon Baraja
MUGA GOGOAN

Atzotik, euskara gehiago eta hobea hitz egiten da zeruan. Duela lau hamarkadatik AEK-ko irakaslea izandako Julio Aranguena Aristi durangarra zendu zen atzo, maiatzak 28, 61 urte zituela. Erretiroaren atarian zegoen, ilusioz beterik, behin ezagututa ikasle denek berarekin errepikatu nahi zuten pertsona jakintsua eta jatorra. Hileta meza gorpurik gabe, azteazkenean, hilak 31, arratsaldeko seietan Iurretako parrokian izango da. 

Julio Aranguena gogoan. www.amorebieta.com

Durangaldeak eta euskarak berri txarra jaso dute. Julio Aranguena Aristi zendu da, 61 urte zituela. AEK-ko irakaslea zen, oso maitatua. Ikasle denek berarekin tokatzea nahi zuten. “Ezagutu duten ikasle guztiek berarekin egon nahi zuten gero. Denok errepikatu nahi zuten berarekin hurrengo ikasturtean”, diote bere lankideek. “Oso irakasle ona, jakintsua, umore onekoa eta pazientzia handikoa zen”, azpimarratzen dute.

Euskaldun berria, irakasle

Irakasleen artean jakintsuenetarikoa zela onartzen dute bere lankideek, nahiz eta euskaldun berria izan. Izan ere, Julio ume bat zenean ezin zen euskara ikasi ikastetxean, debekatuta baitzegoen. Baina berak gure hizkuntza maite zuen eta, 19 urte zituela, euskara ondo ikasten hasi zuen AEK euskaltegian. Bi urte geroago, ikastaro batean parte hartzera gonbidatu zuten, euskara klaseak ematen ikasteko. Gauzak horrela, laster AEK-ko irakasle bihurtu zen. Azken lau hamarkada hauetan zehar, eskualdeko ehunka lagunek berari esker ikasi edo hobetu dute euren euskara.

Ezagutzen zutenek pertsona jatorra eta oso lagun ona zela nabarmentzen dute. Euskaraz gain, familiarekin egotea eta irakurtzea ziren bere pasioetako bi. Giltzurruneko transplante baten zain zegoen eta erretiroaren atarian zen, oso ilusionatuta. Ziur zeruan klaseak ematen jarraituko duela eta ikasle denek berarekin egon nahiko dutela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu