Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
7:08 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Durangoko Arte eta Historia Museoak ‘La Divina Commedia’ erakusketa inauguratuko du ostegunean

Euskal artistek, estatukoek zein nazioartekoek Danteren testuan oinarritutako lan esklusiboak sortu dituzte erakusketa honetarako.

Maiatzaren 25ean, ostegun honetan, Durangoko Arte eta Historia Museoak ‘La divina Commedia’ erakusketa inauguratuko du arratsaldeko 18:00etan. Massimiliano Tonelli (Brescia -Italia, 1952) artista, poeta, kritikari eta komisarioak gidatutako erakusketa kolektiboa da.

Dante Alighierik idatzitako lana da erakusketaren oinarria, erakusketa hau sortzeko hainbat artista elkartzen dituen arrazoia. 1304 eta 1321 artean idatzitako ‘La Divina Comedia’k, Dantek Infernuan, Purgatorioan eta Paradisuan zehar egindako bidaia kontatzen du, Virgilio poeta erromatarrak gidatua. Bidaia honetan bere nortasuna aurkituko du.

Maisulan hau erakusketa honen abiapuntua da. Bertan, Danteren testuan oinarrituta, Euskal Herriko, Estatuko edo nazioarteko artistek erakusketa honetarako lan esklusiboak sortu dituzte. Infernua, purgatorioa edo zerua ongi etorriak izango dira erakusketa honetan, non honako autore hauen lanak biltzen diren:

  • Magdalena Albendea (Pintura)
  • Milo Bianca (grabatua)
  • José Cobo (Eskultura)
  • Maria Jesús Cueto (Instalazioa)
  • Teresa Refer (Eskultura)
  • Juan Díaz (Pintura)
  • Alberto Muñoz (Collage eta poeta)
  • Carlo Lauricella (instalazioa)
  • Giusi Naletto (Teknika mistoa)
  • Natividad Navalón (kontzeptuala)
  • Arianna Oddo (instalazioa)
  • Gloria Pereda (Pintura)
  • José María Pinto (Pintura)
  • Chema Prieto (Argazkia)
  • Josu Rekalde (Bideoartea)
  • Daniel Tejero/Raquel Barrionuevo (instalazioa)
  • Massimiliano Tonelli (instalazio-permorfancea)
  • María José Zanón (Eskultura)

Danteren testuek era guztietako artistengan eragin eta inspiratu dute azken 700 urteotan: margolariak, eskultoreak, poetak edota musikariak. Hori dela eta, erakusketa honek poeten, musikarien eta zine forumaren emanaldiak izango ditugu ikusgai.

Erakusketa hau 2021ean egin behar zen, azken liburuaren argitalpenaren 700. urteurrenean, baina COVIDa dela eta, gaur egunera arte atzeratu behar izan da. Uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Oinarrizko datuak

Datak: Maiatzaren 25eko inaugurazioa 18:00etan. Amaiera uztailaren 2an

Inaugurazioa: Ate irekiera eta poesia errezitaldia Massimiliano Tonelli, Dori Campos eta Alberto Muñozen eskutik.

Jarduerak:

– Ekainaren 1a, 18: 30ean. Massimiliano Tonelliren hitzaldi-zine foruma.

– Ekainaren 15a, 19: 00etan. Jon Antonen eskutik piano kontzertua Museoaren atzeko lorategian (Museoaren barruan euria egiten badu).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu