Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
1:45 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

E. ETXANOBE: «Amorebieta-Larrabetzu-Txorierri bizipistaren beste bi zati eraikiko dira, 7,9 kilometroko luzerarekin»

Garatuko dituen proiektuen adibidek dira: Amorebieta-Larrabetzu-Txorierri bizipista, itsasadarreko bulebarra, All Iron zubia edo Santurtziko El Villar-Mamarigako, Bolueta-Etxebarri-Basauriko, Alonsotegiko edo Etxebarria-Markinako bidegorriak.

Otaduy, Totorikaguena, Etxanobe, Salterain, Rementeria eta Pradales.

Mugitzeko beste modu bat. Mugikortasun jasangarrian aurrera egitea, Bizkaia modernizatzen jarraitzea, gizarte kohesionatua, orekatua eta ingurumenarekin konprometitua eraikitzea eta CO2 isurketak murriztea. Hori da EAJren ahaldun nagusi izateko hautagaia den Elixabete Etxanoberen proposamena. Etxanobek bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzearen alde egiten du, lurralde osoan udalerriak, industrialdeak eta ikastetxeak lotuko dituen bidegorri-sare bat zabalduz.

“Maiatzaren 28an, mugitzeko beste modu bat aukera dezakegu. Lanera edo ikastera bizikletaz joateko aukera ematen duen lurralde bat nahi dugu. Eta aurrera egingo dugu herriak, industrialdeak eta ikastetxeak lotuko dituen bidegorri-sare batean. Pertsonen bizi-kalitatea eta udalerrien arteko eta lurraldeko konektibitatea hobetzen duten proiektuak”, azpimarratu du hautagai jeltzaleak.

Bizikletaren erabilera erraztu eta bizikleta garraiobide erreal eta eraginkor gisa ezarriko duten proiektu horien artean, Etxanobek honako zazpi hauek zerrendatu ditu:

· Amorebieta-Larrabetzu-Txorierri bizipista; beste bi zati eraikiko dira, 7,9 kilometroko luzerarekin, 20,6 milioi euroko inbertsioa eskatuko dutenak.

· Itsasadarreko bulebarra, “itsasadarraren inguruan iraultza berri baten hasiera markatuko duena”, eta Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxon bizi diren milioi erdi biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duena.

· All Iron zubia, txirrindularientzako eta oinezkoentzako zubi mugikorra, Erandion eta Barakaldon itsasadarraren bi ertzak lotuko dituena.

· El Villar-Mamariga bidegorria, Santurtzin, udalerriaren barruko mugikortasuna eta Portugalete eta Sestaoko lotura hobetuko dituena.

· Bolueta-Etxebarri-Basauri bidegorria, hiru udalerri horien eta Bilbo eta Nerbioi Garaiaren arteko lotura hobetuko duena.

· Eta Alonsotegiko eta Etxebarria-Markinako bidegorriak.

Horiekin guztiekin, Bizkaiak aurrera egingo du mugikortasun-eredu berri batean, eta eredu hori izango da, hain zuzen ere, elementu horiei lotutako ekonomia- eta industria-jarduera sortzeko aukera bikaina emango duen eraldaketaren abiapuntua.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu