Gorakada konpainia abadiñarrak ‘Kelonia eta itsasoa’ antzezlana aurkeztuko du Zornotza Aretoan zapatuan
Gorakada konpainia abadiñarrak ‘Kelonia eta itsasoak’ antzezlana aurkeztuko du Zornotza Aretoan zapatuan. Saioa 17.30ean hasiko da eta gutxi gora behera ordubete iraungo du. Txartelak salgai daude dagoeneko 5 eurotan.
Sinopsia
Dortoka txikia ilargirik gabeko gau batean jaiotzen da hondartzan. Bere senak esaten dio izarrek ur gainean duten islari jarraitu behar diola itsasoraino iristeko, baina, hiriko argiek nahasturik, dortoka txikia jakin gabe sartzen da mundu zeharo desberdin batean.
Kelonia abesti itxurako istorio bat da, adiskidetasunaz eta biziraupenaz hitz egiten duena, batzuei mesede egiten diena besteei kalte egin diezaiekeen mundu batean leku propio bat bilatzeaz, eta alderantziz.
Antzerki baten bastidoreen artean kontatutako istorio samur eta dibertigarria, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez irutea.