Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:28 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

HAIZE ARROSA: “Bihar Herri Urratsen emango dugun kontzertua oso goiz izango da Araba gunean, baina mundiala!”

AZKEN ORDUA · Berrizko Haize Arrosa taldeak Herri Urratsen bihar emango zuen kontzertua bertan behera geratu da

MUGA KULTURA

Argazkian ikus daitekeenez, Iparraldera eramaten duen errepidearen gainean dituzte jada euren oinak! Bidean. Haize Arrosak kontzertua eskainiko du bihar Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats euskal ikastolen jaiaren edizio berrian. Berrizko boskoteak goizeko 10:00etan hasiko du kontzertua Araba gunean. Antolatzaileek kontratatu eta iragarritako lehen taldea izan zen. «Oso pozik gaude Herri Urratsen parte hartzeko gonbidatuak izan garelako eta Seaska ikastolen elkarteari laguntzeagatik», esan dio Edurtzeta Aniak MUGAri.

Haize Arrosa martxoaren 10ean aurkeztu zen publikoaren aurrean Zamudion. «Harrera oso ona izan zen», adierazi dute. Agenda emanaldiz beteta dago, eta kontratazioa irekia. Biharko Herri Urratseko kontzertua dela eta, «eguna gurekin pasatzera joatea» animatzen dute jendea. «Han, Araba gunean, zuek ikustea espero dugu!», gonbidatzen dute.  Biharko hitzorduaren ostean, Andikoaren txanda izango da maiatzaren 19an. Gero, Zaldibarren uztailaren 6an, Donostian abuztuaren 18an edo Larrabetzun hil bereko 31n izango dira. . «Bihar Herri Urratsen goiz joko dugu, baina mundiala izango da», ziurtatzen dute. Zalantzarik gabe, festa bat izango da beste festa baten barnean. Gogoratu Haize Arrosa otsailaren 28an aurkeztu zela bideosingle formatuan, Tortolaraino arrakastatsuarekin. Bertan Oihana Enbeitak -kantuaren letra idatzi zuen bertsolaria- eta telebistan ere agertzen den Ana Goitiak parte hartzen dute, besteak beste.

 

Asko espero den diskoa, abenduan

 

Haize Arrosa Edurtzeta Aniak, Eneritz Gorrotxategik, David Vallejo ‘Canterok’, Markos Murillok eta Peio Agirrek osatzen dute, Ene Bada!, Alerta, MPB, Eta Zer! edota Storm taldeetan aritutako eskarmentu handiko musikariak. Boskoteak, Baga Biga diskoetxeko kidea, «abenduan» argitaratuko du bere lehen diskoa, komunikabide kultural honi aurreratu dionez. Oh, oh, oh, monsieur, Durangoko Azokara arte itxaron beharko dugu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu