Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
1:14 am,
temperature icon 12°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

‘Ermitak bide Durangaldea bizi’, Durangoko Alpino Tabiraren maiatzeko irteera

Alpino Tabira

Orain dala urtebete inguru Alpino Tabira mendi taldean atara gendun “Ermitak bide Durangaldea bizi” liburuarekin hasitako bideari jarraituz, 2023 urteko gure ekintzen egutegian hainbat ibilbide proposatu doguz. Liburua oraindik ere eskuragarri dago Durangaldeko hainbat liburudendatan eta baita Alpino Tabiraren bulegoan ere.

Argazkia · Alpino Tabira

Ikasturteko azkena izango dan ibilbide honetan, liburuko bigarrenera jo dogu, berau alderantziz egiteko asmotan.

Aurreko irteeretan moduan, Durangaldeko ondare ezkutua bistaratu nahiean jarraitzen dogu, oraingo honetan Berriz, Elorrio, Abadiño eta Durangon zehar ibiliko garelarik. Zita barria maiatzaren 20an izango da, zapatua.

Zabalkundean zuen laguntza eskertuko geunke. Hemen datu adierazgarri batzuk: Irteera puntua izango dan Berrizera trenez helduko gara, eta bertatik ekingo deutsagu Durango arteko zeharkaldiari. 15 kilometro inguruko ibilaldian (400 metroko desnibel metatua), Berrizko probalekuan orain dala 60 urte egindako apostu kuriosoa gogoratuko dogu. Horrez gain, Berrizko 2 ermita, Elorrioko 3 eta Abadiñoko beste 2 elkartuz, Durangaldeak gordetzen dauzan hainbat bitxikeria agertuko jakuz bidera.

Zita maiatzaren 20an, goizeko 8:30tan, Durangoko tren geltokiaren barruan ipini dogu. Irteera doakoa izan arren, komenigarria da aurretik izena ematea hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu