Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
2:42 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Elorrioko Santamariñazar mendian miaketa arkeologikoak egingo ditu Aranzadik

Elorrioko lurretan, Santamariñazar mendiaren hegoaldeko magalean egingo dira miaketak, maiatzaren 14an. Santamariñazar Elgetako mendien tontorra da, Zaldibar eta Elorrio udalerrien arteko mugan. Mendiak bi tontor daukaz, iparraldekoa (669 metro) gurutzeduna, eta hegoaldekoa (675 metro).

Guda zibilaren sasoiko lubakiak ezagunak dira ingurunean. Auzazko bi aurkikuntza berri be egin dira bertan, Euskal Prospekzio Taldeen eskutik: bata, erromatar txanpon batzuk tontor nagusitik gertu, eta bestea, brontzezko aizkora bat magalean. Hain zuzen be, aztarnategia egon daitekeela planteatzeko oinarria eman dute bi aurkikuntzek. Horregaitik, auzazko aurkikuntzak egon zireneko lekuak miatuko dira.

Metaketa arkeologikoa kontserbatzen den frogatu, eta hala bada, kontserbazio egoera izaera eta kronologia zein den aztertuko da. Horrela, metaketa arkeologikoa dagoela egiaztatu ezkero, C14 bidezko datazioak egiteko laginak jasotzea aurreikusten da.

Ezer berririk aurkituko balitz, gainera, landa-lana amaitu ostean jasotako materialaren garbiketa, siglaketa eta inbentarioa egingo da. Landa-lana maiatzaren 14an egingo dute Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek. Interesa daukanak lanak zer diren eta zelan egiten diren bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera izango du. Horretarako, goizeko 11:30ean, Santamariñazar tontorrean (gurutzeduna) hitzordua izango da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu