Ume eta familiei zuzendutako sorkuntza lana sarituko du VI. ‘Sormen Beka DA!’ deialdiak
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak seigarrez urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten ‘Sormen beka da’. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.
Sortzaile berriaren definiziorako, aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan
2023an, ume eta familiei zuzendutako edozein disziplinatako edo disziplinen arteko uztarketatik landutako sorkuntza lana sarituko da. Lana ikuskizun bat izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa…) edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa…), baita horien arteko nahasketa bat ere.
Sarituko den proposamena, 2024an, Saguganbara guneko eskaintzetako bat izatea ere bada helburua.
Aurreko bost edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko, proiektu digitalak eta arte eszenikoko proposamenak saritu dira. Honako hauek:
2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura)
2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru
2022: Eukalyptus dantza-antzerkia, Jon Ander Urresti sortzailearen proposamena. (58. Durangoko Azokan estreinatuko da)
Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan eskuragarri izango dira: www.duragokoazoka.eus
OINARRIEN LABURPENA
Norentzat: Sortzaile berrientzat (aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea.) 18 urtetik gora. Banaka zein taldeka.Bekaren zenbatekoa: 15.000 euro.
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da. Epea: 2023ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus):
Eskaera formularioa
Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
Balorazio irizpideak
Proiektuaren kalitatea
Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
Proiektuaren hedatze ahalmena
Aurrez aurreko proiektuaren denfentsa
Ebazpen prozedura
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 58. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.
Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 59. Durangoko Azokan (2024an) erakutsiko du emaitza.