Abadiñoko Udalak gaueko doako autobusa jarriko du San Prudentzio jaietara joateko
Udalak gaueko doako autobusa jarriko du apirilaren 29an eta 30ean, eta maiatzaren 6an, herritarrak, eta batez ere udalerriko gazteak, San Prudentzio jaietara garraio publikoan eta modu seguruan joan ahal izan daitezen. Autobusa gelditu barik ibiliko da 22:00etatik 3:30era.
Horrela, lehenengo zerbitzua Andra Maritik abiatuko da 22:00etan eta azkena Traña-Matienatik irtengo da 3:30ean, musika programazioa amaitzen denean. Autobusa Andra Maritik ordu puntuetan (00 ‘) eta Traña-Matienatik ordu eta erdietan (30’) irtengo da.
Autobusa Andra Marin, Muntsaratzen, Zelaietan (Bizkaibuseko geltokietan) eta Traña-Matienan (farmaziaren aurrean) geldituko da. Debekatuta dago janariarekin edo/eta edariarekin sartzea.
SAN PRUDENTZIO BUSA
Irteerak Andra Mariatik
22:00, 23:00, 24:00, 01:00, 02:00, 03:00etan
Irteerak Traña-Matienatik
22:30, 23:30, 00:30, 01:30, 02:30, 03:30ean