Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
12:14 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 42 Km/h

Maitzaren 5ean, Kukairen ‘Yarin’ lana Zornotza Aretoan

Maitzaren 5ean, Kukai Dantza Taldeak ‘Yarin’ lana taularatuko du Zornotza Aretoan. Zita 20.00ean hasiko da eta 60 minutukoa izango da. Sarreraren prezioa 6 eurokoa izango da. 

Argazkia · Gorka Bravo

Sinopsia

Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du.

Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman eta jaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea.

Yarin elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. YARIN sustraía da. YARIN topaketa da. Yarin  ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea.

‘Yarin’ sustraia da. ‘Yarin’ topaketa da. ‘Yarin’ elkarrizketa da.

Fitxa

Dantzariak: Andres Marin, Jon Maya

Zuzeneko musika: Julen Achiary

Koreografia: Andres Marin, Jon Maya, Sharon Fridman

Dramaturgia eta interpretazio laguntzailea: Sharon Fridman

Koreografia laguntzailea: Melania Olcina

Argiztapen eta espazio eszenikoaren diseinua: David Bernués

Soinu espazioaren diseinua: Xabier Erkizia

Jantzien diseinua: Ikerne Giménez

Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García

Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu