Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:58 am,
temperature icon 16°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 42 Km/h

Lehenengo fasearen zati bat amaituta, Durangoko Udalak Andra Mariako portikoko ekialdeko hegaleko gunea ireki du

Durangoko Udalak Andra Maria portikoan egiten ari den obren fase aldaketa egin du, arkupearen mendebaldeko hegala perimetralki itxiz eta lanak amaitu diren gunearen zati bat jendeari irekiz, hainbat hobekuntza egiten jarraitzen duen bitartean.

Hasierako inbertsioa 620.824 eurokoa izan zen, eta horietatik 200.000 laguntza publikoetatik datoz. Durangoko Udalak hainbat hobekuntza egin dizkio arkupearen egurrezko egiturari, urteetako mantenu faltagatik. Beste lan batzuen artean, egurrezko arkuen mantentze lanak eta garbiketa egin dira, baita behar duten eremuak indartu ere.

Bestalde, usoentzako tratamendu bat aplikatu da, eta datorren astean argiztapen sistema berri bat instalatuko da, une eta behar desberdinetarako eszenekin. Gainera, bi faseak amaitutakoan, Udalak elizpearen garbiketa integrala aurreikusi du, ondareari buruzko legeak ezarritako baldintzak betez. Dena dela, egurrezko arku batzuk egoera txarrean daudenez, langileek perimetroaren zati batean lanean jarraituko dute.

Arkupearen egiturak zenbait patologia ditu, batez ere urak eta denboraren joanak eragindakoak. 2022. urtearen hasieran, premiazko lanak egin ziren, sabai leihoaren egiturari eta beiraztatzeari behin behinean eusteko. Orain, aldiz, arkupe osoan ari dira lanean, egitura sendotuz.

Konponketa horiek egiteko, hainbat eskoramendu egin behar izan dira dorreen bidez, eta zeramikazko teila estaldura zaharra kendu eta beste bat jarri da horren ordez.

Elizpearen eraikuntza 1676. urtean agindu zuen Durangoko Udalak. Armadura Martin de Gabiria arotzak diseinatu zuen eta harrizko zutabeak Domingo de Barraicua harginaren ardura izan zen. 1681. urterako erabat amaituta egon zen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu