Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:05 am,
temperature icon 12°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

Abadiñok ‘Umeen Dantzari Eguna’ jardunaldiaren XVIII. edizioa hartuko du igandean

Domekan Iluntze Dantza Taldeak Abadiñoko Udalarekin elkarlanean antolatutako “Umeen Dantzari Eguna” jardunaldiaren XVIII. edizioa hartuko du Abadiñok. Durangaldeko bederatzi dantza taldetako 239 umek hartuko dute parte Traña-Matienan 12:00etan hasiko den topaketan. 

Jardunaldia kalejira batekin hasiko da. Ibilbidean zehar, 3 eta 16 urte bitarteko dantzariek hainbat dantza eskainiko dituzte. Ondoren geldialdia egingo dute elkarte gastronomikoetan, tabernetan, jatetxeetan, parte hartuko duten dantzarien eta ekimenarekin modu desinteresatuan bat egin duten bizilagunen etxeetan, bazkaltzeko eta indarberritzeko.

Jai-egunari arratsaldean ekingo zaio berriro, 17:00etan, Traña Plazan, talde guztiek batera dantzatuko duten ohiko alardearekin. 18:00etan amaituko dira ekitaldi guztiak. Talde hauek hartuko dute parte: Amorebieta-Etxanoko Udabarri, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Durangoko Kriskitin eta Txoritxu Alai, Ermuko Txindurri, Elorrioko Besaide eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze.

1982an euskal kultura eta euskarazko folklorea sustatzeko helburuarekin sortutako Iluntze Dantza Taldeak 3 eta 16 urte bitarteko 44 dantzari ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu