Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:43 am,
temperature icon 13°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

‘Plazara!’, Durangoko elkarteen lana ezagutarazteko ekimena, asteburu honetan

Asteburu honetan ‘Plazara!’ ekimena ospatuko da Durangon zehar, durangarrei herriko elkarte ezberdinek egiten duten lana ezagutarazteko asmoz. Horretarako, hainbat elkarte eta eragile herriko toki ezberdinetara aterako dira asteburu honetan, ate irekien jardunaldi batzuk eskaini eta herritarrei egiten duten lana erakusteko.

“Durangoko elkarte ehunak potentzial ikaragarria du, baina askotan oharkabean pasatzen da gainerako durangarrentzat. Gure bizilagunek modu altruistan garatzen dituzten ekimen guztiak ikusarazteko lan egin behar dugu Udaletik. Helburu horrekin, ‘Plazara!’ ekimenaren edizio berri bat ospatuko dugu, elkarteak kalera atera daitezen eta gainerako durangarrek nolako lana egiten duten ikus dezaten. Espero dugu ‘Plazara!’rekin elkarte berriak deskubritu eta haiekin bat egitera animatuko den jendea egotea”, adierazi dute udal ordezkariek.

Ekimenak hurrengo puntuetan garatuko dira:

  • Udal Euskaltegia
  • Landako I kiroldegia
  • Atletismo Pista
  • Ibaizabal auzoa
  • Ezkurdi
  • San Agustin Kultur Gunea
  • Bizenta Mogel Biblioteka
  • Andra Mariko portikoan
  • Intxaurrondoko Oktogonoan (Laubideta Kalea, 6)
  • Madalenako ermita

Edizio honetan hurrengo elkarteek parte hartuko dute:

  • Garabide
  • Uztai Taldea
  • Durango Kirol Taldea
  • Bidezabal Atletismo Taldea
  • Gerediaga Elkartea
  • Durangoko Orfeoia
  • Vicente Zavala Kultur Elkartea
  • Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartea
  • Asebier, Gaixotasun Arraroen Euskadiko Elkartea
  • Izarra Astronomia Elkartea
  • Eragin
  • Jaizale Elkartea
  • Bogoroditsie Abesbatza
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu