Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:45 am,
temperature icon 13°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

ANE LABAKA: “Umorea disekzio-mahaian jarri eta bere tripak ateratzen saiatuko naiz ostiralean Durangoko Museoan”

Jon Baraja

Herritarrak euskal literaturara hurbiltzeko helburua duen Durangoko Hitzez eta Ahotsez ekimenaren 9. edizioak, aurten umorearen gaia jorratzen ari duenak, bere egitarauko bigarren hitzordua du ostiral honetan, hilak 21. Arte eta Historia Museoak Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazle lasartearraren ‘Umorea disekzio-mahaian: Nork, nondik, nola?’ berbaldia hartuko du 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da edukiera bete arte.

Ane Labaka. bertsoa.eus

Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, 1992) bertsolaria, idazlea, gidoilaria eta genero ikuspegia txertatzen duen ikerlaria Durangoko Arte eta Historia Museoan izango da ostiral honetan, apirilak 21. Bertan, 19:00etan abiatuko den ekitaldian, Hitzez eta Ahotsez ekimenaren barnean antolatuta, ‘Umorea disekzio-mahaian: Nork, nondik, nola?’ deituriko hitzaldia eskainiko du. “Umoreak boterearekin daukan harremanaz hitz egingo dut. Umorea nondik egiten dugun, nori buruz, nork egiten duen, nork ez duen egiten, zer gairi buruz egiten den, zer gairi buruz ez… Umorea asko banalizatu izan da, askotan kendu zaio garrantzia txiste bat bakarrik dela esanez. Eta egingo dudana da umorea disekzio-mahaian jarri eta atzean daukan guzti hori edo tripa horiek ateratzen saiatuko naiz”, azaldu dio Labakak MUGA-ri.

Sarrera librea

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Berbaldia ordubete inguru iraungo du eta bukaeran bertaratzen diren pertsonen galderetarako tartea egongo da. “Jendea etortzera animatu nahi dut. Umorea denok zeharkatzen gaituen gai bat da, denok daukagu umorearekin harreman bat”, dio 2021. urtean umorea eta feminismoari buruzko ‘Algara mutilatuak’ izeneko liburua argitaratu zuen gipuzkoarrak. Lan hori atera zuenetik hitzaldi eta tailer dezente eman ditu gai honi buruz. “lusioa egin zidan Hitzez eta Ahotsezen parte hartzeko gonbidapena jasotzea. Aurtengo gaia umorea denez oso egokia iruditu zitzaidan. Banuen egitasmo honen berri eta egiten den irakurraldia oso ekitaldi potente eta ederra iruditzen zait. Irakurtzea gehienetan bakoitzak bere etxean egiten duen gauza da eta irakurritakoa besteekin partekatzea oso polita dela uste dut”, azpimarratzen du Labakak.

Aurtengo Hitzez eta Hotzez proiektuaren egitaraua, hiru ikuskizunez osatuta, martxoaren 22an inauguratu zuen beste lasartear batek, Beatriz Egizabalek, Bizenta Mogel Bibliotekan burututako helduei zuzendutako ahozko narrazio saio batekin. Plater nagusia maiatzaren 5ean helduko da, 17:00etatik 22:00etara egingo den jendaurreko irakurraldi girotuarekin. Lehen aldiz, aire zabalean antolatuko da. Konkretuki, irakurketa maratoia Benita Uribarrena parkean ospatuko da. Dena den, eguraldi txarra egiten badu Plateruena Kultur Aterpean izango da. Nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete ekitaldi honetan, baina kontuan izan behar dute izena emateko epea ostiral honetan, apirilak 21, bukatuko dela. Horretarako, formulario hau bete beharko da.

‘Hitzez eta Ahotsez’, pertsona ordezkaezinen hutsunearekin, kalean egingo da lehenengoz “herritar gehiagori irekitzeko”

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu