Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:04 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Abadiñoko Astola Berriako instalazioak ezagutzeko ate irekien jardunaldia astelehenean   

Muga Aisialdia

Abadiñoko ‘Astola Berria’ udal igerilekuak hilaren 20an irekiko ditu ateak berriro, baina datorren atelehenean, hilak 17, ate irekien jardunaldia antolatu da, herritarrek kirol-instalazioan egindako hobekuntzak ezagutu ditzaten, teknikariek gidatutako talde txikietan (15 pertsona). 

Bisita 30 minutukoa izango da, eta goizez, 10:00etan, 12:00etan edo 14:00etan, edo arratsaldez, 17:00etan edo 19:00etan egin ahal izango da. Instalaziora egindako bisita orokorra izango da, azken hilabeteetan egindako hobekuntzak ikusteko, eta herritarren galderei eta zalantzei erantzungo zaizkie. Taldeak txikiak direnez, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea kiroldegian edo 944 029 425 telefono-zenbakiaren bidez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu