PLANIK BAI? Abadiñoko Gerediagako batzar etxea ezagu dezakezu
Muga Turismo
Aste Santu honetarako plan on bat Gernikako, Gerediagako eta Abellanedako Batzar Etxeak bisitetea izango da. Jaiegun horreetan, Gernikako egoitzak Europako sistema legegile zaharrenetakoaren “alma materra” ezagutzeko gogoz datozan milaka persona batzen ditu. Gernikako Batzar Etxearen barrukaldea bisitetea dobakoa da, baina eukierea mugatua danez, komenigarria da webgunearen bitartez hitzordua erreserbetea.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara lanegunetan. Eta jaiegunetan ordutegia 19:00ak arte luzatuko da.
Gerediagako (Abadiño) Batzar Etxea, Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusiak antxina alkartzen ziran lekua, astelehenetik barikura egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 10:00etatik 19:00etara.
Esteka honetan, bisita birtuala
Gerediaga, Durangaldeko bilera lekua
Gerediagako San Salbador eta San Klementeren ermitea 2003. urtean eskuratu jaken Bizkaiko Batzar Nagusiei. Toki horretan Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusiak egiten ziran antxina-antxinatik eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Batzarrak egiteko erabilten da noizean behin.
Leku honen historiak Ertarora arte garoaz. Antxinean, Durangaldeak bizitza politiko autonomoa izan eban, eta bertako arazoez erabagiteko burujabetasuna eukan. Izan be, Bizkaitik bereiztuta bizi izan zan garai baten, Nafarroako erreinuaren muga be izan zan-eta.