Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:42 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 42 Km/h

‘MARTXOAK 31: Durango, atzo eta gaur’, Ander Álvarezek idatzitako testua

Ander Álvarez

· Durangoko Udala

Martxoak 31ko bonbardaketak oroitzeko ekimenen barruan, Durangoko Udaleko kultura sailak, Gerediaga Elkartearekin batera, Martxoak 31: Durango Atzo eta Gaur proiektua sortu du.  

Ekimenak gogora ekarri nahi du hain urrunekoa ez den iragan horren memoria. Arrakala historikoa arindu eta 1937ko martxoaren 31ko gertakarien alderik ankerrena nabarmendu eta gaurko errealitatearekin alderatu nahi du.

Sekula ez dezagun ahaztu, egungo jolastokiak eta topalekuak, ez direla beti gaur egun ezagutzen ditugun modukoak izan, iraganean kupida barik suntsituak izan zirela. Kaleak, plazak eta eraikinak konpondu ziren eta zauriak sendatu, baina orbainek hor diraute, orduko zauriak gogoraraziz. Zuri beltzeko argazki horien bidez iragan lazgarria orainera ekarri nahi izan dugu.

Askotan iragana ahanzturaren geruzaz estali nahi digute, baina guk, gertatutakoa ez dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztu gura.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ander Alvarez

Durangoko Udala

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu