Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
9:57 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

1937an hobi komunetan lurperatutakoak omenduko ditu ostegunean Durangoko Udalak

Ostegun honetan, 18:00etatik aurrera, ekitaldi hau ospatuko da Durangoko hilerrian. Ekitaldira hilobiratutakoen familiak gonbidatu dira.

1937ko Durangoren aurkako bonbardaketetan erail eta ondoren hobi komunetan lurperatutakoak omenduko ditu Durangoko Udalak, ostegun honetan, 18:00etan, hilerrian inauguratuko den Oroimen Gunean.

Ekitaldira azken urteetan Gerediaga eta Durango 1936 elkarteek, herriko ikertzaileekin elkarlanean, identifikatutako biktimen senideak gonbidatu ditu Udalak. Horiez gain, durangar guztiei zein Elorrio, Otxandio eta Gernikako alkateei gonbidapena luzatu diete.

80 biktimen izen abizenak jasotzen dituen plaka bat jarriko da

Ekitaldia Erika Lagoma idazleak aurkeztuko du, eta bertan, soka laukote baten konpainian, orain arte identifikatuta dauden 80 biktimen izen abizenak jasotzen dituen plaka bat jarriko da oroimen gunearen alboan. Jesus Jauregi artista bizkaitarrak landutako espazio berri horrek duela 86 urteko bonbardaketa faxista hartan ahanzturan geratutako dozenaka pertsonen memoria aldarrikatzea du helburu.

“Bonbardaketa horretan izen eta abizenik gabe lurperatutakoen memoria aldarrikatu nahi dugu. 86 urte igaro behar izan diren arren, hemendik aurrera lurperatutakoen memoria aldarrikatzeko eta omentzeko gune bat izango dute aurrerantzean beren senideek”, adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu