Asteartea,
2024ko Maiatzak21

MugaKultura

loader-image
Durango
2:32 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

AMOREBIETA · Komisariotza proiektuak aurkezteko epea ireki du Bosteko 2023 euskal artearen erakusketa ibiltariak

Aurten ere, Bosteko, euskal arte garaikidearen erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon, Arrigorriagan, Basaurin, Getxon eta Leioan izango da. Edizio berri hau lehen aipatutako udaletako bost erakusketa-aretoek antolatu eta koordinatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du. 2023an Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa udalerriak zeharkatuko ditu Bostekok, irailetik abendura bitartean.

Erakusketaren hogeita seigarren edizioa izango da 2023koa, eta momentu honetan komisariotza-proiektuak aurkezteko fasean dago. Erakusketa komisariatu nahi duten pertsona guztiek apirilaren 27ko arratsaldeko 15:00ak arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak. Proposamen horretan eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute eta hiru sortzaileren lanak bildu beharko dituzte.

Bosteko proiektuak aukera ematen du kulturaren I+G+B osatzen duten sortzaile gazteen abangoardia artistiko desberdinek beren proiektuak komisario baten figuraren bidez koordinatuta aurkezteko. Horrela, eta 1998az geroztik, Bostekok 73 artista baino gehiagoren lanak erakutsi ditu, eta Bizkaiko kultur panoraman errotutako erakusketa bihurtu da.

Deialdiaren oinarriak

Interesatuek deialdiaren oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte HEMEN edo Amorebieta-Etxanoko Udaleko ekimenaren arduradunari mezu elektroniko bat bidaliz: marriaga@amorebieta.eus.

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu