Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
9:21 am,
temperature icon 10°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

131 ikaslek hartu dute parte Amorebietako Booktuberren, euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen lehiaketan

Teknologia berrian laguntzarekin gazteen artean euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen Booktuber lehiaketa jarri zuen martxan 2019an Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskara Zerbitzuak.

Saridunak.

Aurtengo edizioan 131 ikaslek eta 68 taldek hartu dute parte, lau kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila, 1. eta 2. DBH, 3. eta 4. DBH eta Batxilergoa. Udalak aste honetan bertan egin du sari-banaketa, eta lau kategoriatako saridunez gain, aipamen bereziko beste bi sari ere banatu ditu, erakutsitako maila altuaren erakusle:

 

  1. Kategoriako irabazlea (LH 5-6): Izaro Esturo
  2. Kategoriako aipamen berezia (LH 5-6): Mikel Agirre
  3. Kategoriako irabazlea (DBH 1-2): Olatz Bezi, Lezuri Kobeaga eta Paule Rodriguez
  4. Kategoriako irabazlea (DBH 3-4): Naroa Gonzalez
  5. Kategoriako aipamen berezia (DBH 3-4): Paule Romano
  6. Kategoriako irabazlea (Batxilergoa): Igor Miguel
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu