Larunbata,
2024ko Abenduak21

MugaKultura

loader-image
Durango
4:39 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Durangoko Museoak José Manuel Rozas artista bilbotarraren erakusketa antolatu du, bere heriotzaren 40. urteurrenean

José Manuel Rozas artistaren heriotzaren 40. urteurrena den honetan, artista handi eta ezezagun honi omenaldi eginez, bere lanen bilduma txiki bat jaso du Durangoko Arte eta Historia Museoak. Berau jendaurrean erakutsi asmoz, Museoak ‘Berpizkundea’ erakusketa martxan jarriko du martxoaren 24tik maiatzaren 21era bitartean.

Jose Manuel Rozas (Bilbao, 1944-1983) margolari eta eskultoreak ibilbide artistiko labur bezain oparoa izan zuen. Diktadurak jazarritako familia xume batean jaio zen. Bere lehen urteak Bilbon, Madrilen eta Irunen pasa zituen. Prestakuntzaz autodidakta izan zen artista honek nerabezaroan hasi zuen ibilbide artistikoa. Hala, obra liturgikoak eta irudiak egin zituen Irungo Seminarioan Salestarren ordenarentzat, bertan pasatutako urteetan zehar.

1967an, erakusketa, bienal eta lehiaketetan parte hartzen hasi zen, herri nahiz estatu mailan. Hartara, bidea zabaldu zuen frankismo berantiarrean Euskal Herrian bizi zen panorama kultural pobrean. 1969an, derrigorrezko zerbitzu militarra amaitu ostean, Santurtzira joan zen bizitzera. Bertan, estudio berria jarri zuen martxan. Garai hartan ezagutu zuen Mari Jose Abasolo Dueñas, handik aurrera bere kide, modelo eta kolaboratzaile nekaezina izango zena.

Trantsizio demokratikoaren esparru kronologikoan, Rozasek surrealismotik gertu kokatzen zen hizkuntza formala erabili zuen, kutsu hiperrealista eta politiko gogorrekin. Bere mihiseek, eskulturek, marrazkiek eta grabatuek egilearen irudimenerako gaitasuna erakusten dute. Horren adibide dira askatasun grinaz betetako gazteriaren itxaropenak, beldurrak, ametsak eta irrikak protagonista izanik erretratatu zituen munduak.

Jose Manuel Rozasek, bizi artean, tokiko erkidego artistikoaren eta arte kritikarien estimu handia jaso zuen eta, horri esker, besteak beste, banakako hamazortzi erakusketa eta laurogei erakusketa kolektibo baino gehiago egin zituen. Hala ere, 1983an dramatikoki zendu ostean, gutxi izan dira artista honi eskainitako erakusketak.

Horrenbestez, bere heriotzatik 40 urte bete diren honetan, Durangoko Arte eta Historia Museoak bere lanen bilduma txiki bat batu du, Berpizkundea izenburupean. Lan horiek kronologikoki jarri dira, bisitariek piezaz pieza ezagutu dezaten artistaren ibilbidea.

Hala, Rozasek, bere mihisetako protagonistak bezala, anonimotasunetik denboraren iraganaren eta ahanzturaren aurka egindako borroka ikusi ahalko dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu