Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
5:44 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 74 Km/h

Benito Lertxundik eta Durangoko Orfeoiak kontzertua eskainiko dute Ezkurdi Jai Alai frontoian apirilaren 22an

Ezkurdi Jai Alai frontoia eraberritzearekin batera, kirol espazio honetan garai bateko emanaldi bereziak berreskuratzeko asmoa azalarazi du Durangoko Udalak. Horietako lehena Benito Lertxundi (Orio, 1942) musikari oriotarraren kontzertua izango da, apirilaren 22an ospatuko dena. Sarreraren prezioa: 20 euro. 

Lertxundik kontzertu gogoangarria eskaini zuen 2014. urtean Ezkurdiko frontoi zaharrean, eta orain, bederatzi urte geroago, toki berdinera itzuliko da. Lertxundirekin batera Durangoko Orfeoiak ikuskizun labur bat ere eskainiko du.

Gogo asekaitza, autodidakta eta moda, araudi eta ortodoxiatik at kokatu izan den kantaria da Benito Lertxundi.

Ospakizun gauean da bere ibilbidean jartzen duen mugarri berria, hamar kantuz osatutako diskoa. Zuzenean desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak, hala nola Jon Maia bertsolariak Ternuatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du.

Ospakizun gauean Benito Lertxundirekin, non bere kanturik ezagun eta hunkigarrienak ere eskainiko dituen.

Musikariak

Juantxo Zeberio: piano eta sintetizadoreak

David Gorospe: bateria

Amaiur Cajaraville: baju eta kontrabajua

Gurutz Bikuña: gitarra

Angel Unzu: gitarra, bouzukia eta perkusioa

Xabier Zeberio: arrabita eta nyckelharpa

Pello Ramirez: celloa eta eskusoinua

Intza Unanue: ahotsa

Olatz Zugasti: ahotsa, harpa eta teklatua

Benito Lertxundi: ahotsa eta gitarra.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu