Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
4:32 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Larunbatean ospatutako Durangoko V. Abesti Feministen Lehiaketak sei sari nagusi banatu ditu

Joan den larunbatean Durangoko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako V. Abesti Feministen Lehiaketaren finala ospatu zen Plateruena Kultur Aterpean. Aurtengo edizioak 31 proposamen jaso zituen lehen fasean, eta horietatik hamabi izan dira larunbateko azken fasera igarotakoak.

Guztira 170 pertsona inguru batu ziren Plateruenan, eta bertan estilo ezberdinetako sorkuntzez gozatu ahal izan zuten.

30 urtetik beherako bakarlarien atalean zazpi emakumek parte hartu zuten finalean, eta sari nagusia Laztana Laztana bakarlariak eraman zuen, ‘Welcome nire Akelarrera’ abestiarekin.

30 urtetik gorako bakarlarien atalean Eneko Longartek irabazi zuen sari Nagusia ‘Hegal Askeak’ abestiarekin.

30 urtetik beherako taldeetan, saria Insomnia talde durangarrak eskuratu zuen ‘Loratzen’ abestiarekin, eta 30 urtetik gorako taldeetan, berriz, Sweet Rage taldea izan zen irabazlea ‘Gizon Zuri’rekin. Euskararen Saria, berriz, Uxue Kerejeta bakarlariak irabazi zuen.

Bukatzeko, Publikoaren Saria Insomnia talde durangarrak irabazi zuen. Sari hau eskuratzeko, publikoak martxoaren 7tik martxoaren 18ra bozkatzeko aukera izan du. Insomnia taldeak 839 boto lortu zituen guztira, edizio guztietan izandako bozka kopururik altuena.

Irabazle guztiek 600 euroko saria irabazi dute. Horretaz gain, zazpi Aipamen Berezi eskaini dira, bakoitzak 150 euroko sariarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu