Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografien muga gainditu dute
Izaskun Ellakuriaga
EMAKUMEOK MUGAn
Durangon 2018.urtetik, ostiralero Andragunean, WikiEmakumeok ekimenean batzen dira boluntarioak. Emakumezkoen biografiak sortu, itzuli edo moldatzen dituzte euskarara. Durangoko emakumeen biografietatik hasi ziren, gero Durangaldera zabaldu eta orain bertoko zein kanpoko emakumeen biografiak editatzen dituzte.
Mentxu Ramilo arabar politologoa izan zen sare honen sortzailea, eta 2015ean eman zion hasiera WikiEmakumeok egitasmoari. Dagoeneko sei urteko ibilbidean, eta askoren lan boluntarioari esker 15.000 biografien muga gainditu da.
Hemen WikiEmakumeok wikiproiektuaren informazio zehatza.