Igandea,
2024ko Apirilak21

MugaKultura

loader-image
Durango
9:25 am,
temperature icon 9°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

PLANIK BAI? · Tartean Teatroa konpainiak Patxo Telleriaren ‘Alderray’ lana antzeztuko du ostiralean Zornotza Aretoan

Ostiraelan, 20.00ean, Patxo Telleriaren Alderray  antzezlana eskainiko du Tartean Teatro konpainiak Zornotza Aretoan. Jarduera euskaraz izango da. Sarrera: 8 euro. Iraupena: 80 minutu. 

Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke.

Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.

Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa.

Fitxa

Dramaturgia eta zuzendaritza: Patxo Telleria

Aktoreak: Mikel Martínez eta Sandra Fernández Aguirre

Jantzigintza eta diseinua: Betitxe Saitua

Eszenografia eta objetuen sorkuntza: Pedro Rojo (El Cajón)

Espazio sonoroa: Adrián Garcia de los Ojos

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu