Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:13 am,
temperature icon 8°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Abadiñoko Udalak adinekoentzako dantzaldiak antolatuko ditu Traña-Matienan 

Adinekoen San Prudentzio elkarteak eskatuta, Udalak adinekoentzako dantzaldiak antolatuko ditu. Lehenengo saioa, hilaren 26an, igandean, izango da, 18:00etatik 20:00etara, Traña-Matienako San Prudentzio elkartearen lokaletan, eta sarrera doakoa izango da. 

 

Bailable con Koldo izango da gaua girotzeko ardura izango duen orkestra, eta, helduenek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertan. Ekimenaren helburua adinekoei aisialdirako alternatiba bat eskaintzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea da. Musikaren eta dantzaren bidez sedentarismoaren kontra borrokatzea, eta bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea.

“Asmoa, urtean zehar programak dantza saioekin jarraitzea da. Elkarteekin harremanetan gaude euren lehentasunen araberako programa egonkorra ixteko”, azaldu du Javi Crespo alkateordeak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu