Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:59 am,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

SEIURTE: «‘Neoizko kaleetan’ bideoklip berriak ondo islatzen du bilatzen genuen giro ilun eta itogarria»

Seiurte Berrizko taldeak Cabo Cañaveral taldearen estudioko zazpigarren eta azken diskoko Neoizko kaleetan abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Alain Martinezek grabatu du bideoklipa, eta argi eta garbi islatzen du bizkaitar taldeak bilatzen zuena: “Hasieratik lortu nahi genuen Blade Runner filmaren giroa, baina bagenekien ez zela erraza izango. Azkenean, Alain Martinezek erronkari eutsi eta bilatzen genuena eskaini zigun. Lan itzela egin du, ikaragarria”, adierazi dute.  Alainek Hendaian duen estudioan eta taldearen herrian, Berrizen, grabatuta dago bideoklipa. 

Cabo Cañaveral diskoko hirugarren abestiak etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruz hitz egiten du.  Abesti iluna da, giro itogarria eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa islatzen duena. Musikari dagokionez, soinu elektroniko baxuak sartu zituzten riffean, sintetizadoreak errepiketan eta efektuak ahotsean. «Bideoklip berriak ondo islatzen du bilatzen genuen giro ilun eta itogarria», adierazi du Iokin Elortzak, Seiurteko taldeko kantariak.

Zazpigarren diskoa

Diskoa taldearen estudioko zazpigarren lana da, indie-rock estiloko zortzi abesti biltzen dituena. Gaztain estudioetan grabatuta dago Zestoako Eñaut Gaztañagaren eskutik, eta soinu garaikidez jantzitako abesti indartsuak dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu