Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
6:14 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Durangok milio bat euroko partida bideratuko du Kapitanena baserri historikoa auzoarentzako zentro zibiko bihurtzeko

Durangoko Udaleko arduradunak, Ima Garrastatxu alkatea eta Julian Rios alkateordea buru direla, San Fausto auzoan izan dira asteazken honetan, auzotarrei Kapitanena baserria berreskuratzeko proiektua aurkezteko.

Garrastatxu eta Riosek auzotarrekin egindako bileran iragarri dutenez, datozen egunetan Udalak 1.022.000 euroko partida bat prestatuko du baserri historikoa birgaitzeko eta bizilagunentzako zentro zibikoa bihurtzeko.

Urrats hori Udalak auzoko bizilagunen ekarpenekin proiektua idazten amaitu ondoren eman da, azken hilabeteetan hainbat ikuspuntu eta iritzi emateko prozesu partehartzailea egin ostean. Legegintzaldi honen hasieran, Udalak 138.557 euroko (+BEZ) hobekuntzak egin ditu eraikinaren teilatuan eta egituran, eraikina eror ez zedin. Orain eraikina osorik eraberritzeko txanda izango da, auzo erabileretarako erabiltzeko.

“Errotaritxuenan, Juan de Iciarren edo Muruetatorren bezala, San Fauston ere urte luzez abandonatutako udal eraikin bat berreskuratuko dugu, bizilagunei eskaintzeko. Baserri honetan centro zibiko berri bat egongo da, non elkarteek eta pertsonek Durango anitzagoaa eta sendoagoa lortzeko tresnak izango dituzten”, adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Solairuak

Eraikinak hainbat solairu eta erabilera izango ditu. Beheko solairuan erabilera anitzeko espazio bat izango du, biltegi batekin, komunarekin eta adinekoei arreta emateko gela batekin batera. Dagoen estalkia mantenduko da eta barruko forjatua eraikiko da. Forjatu horrek egitura metalikoa eta zurezko soliboak izango ditu. Gainera, harresien barne perimetroa indartuko da oinarrian, eta zapata berri bat sortuko da erdiko pilareari eusteko.

Gainera, sarrera nagusi berri bat sortuko da hegoaldeko fatxadatik. Hegoaldeko, mendebaldeko eta iparraldeko altxaeretan eguzki erradiaziotik babestutako leihate handiak sortuko dira.

Teilatupeko solairuarekiko konexioa igogailu baten eta eskailera baten bidez egingo da. Solairu horretan, ikasteko gune bat eta musika entseguetarako gela bat jarriko dira, baita biltegi txiki bat eta San Faustoko auzo elkartearentzako bilera gela bat ere.

Bazenekien?

Kapitanena (Iturria: Durangoko Toponimia, Alberto Errazti)

XIX. mendetik idatzirik topa daitekeen toponimoaren lorratza aztertzen ibili arren, ezin izan dut berretsi ahoz jasotako hipotesia, hau da, Karlistaden garaia sortu zela toponimoa, bertako andrazko baten maitalea kapitain karlista izan zelako. Osagaiei dagokienez, deklinabideko jabego-genitiboa antzinakoa denetan gorde egiten dela mugatzailea, adibidez, Kapitanena baserria.

Toponimoa: Kapitanena baserria,  Kapitanenaldea soroa

Ima Garrastatxu, Iker Urkiza, Jorge Varela eta Julián Ríos.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu