Aritz Lasarguren durangarra, Olaia Inziarte, Neomak edo Delirium Tremens, Plateruena Kultur Aterpean apirilera arte
Joan den ostiraleko ‘Piztu Argiak!’ ekitaldiaren ostean, Plateruena Kultur Aterpeak hurrengo bi hilabeteetarako programazioa aurkeztu du. Larunbat honetan Olaia Inziarte eta Hofe abeslari nafarrek kontzertua eskainiko dute 22:00etatik aurrera.
Hurrengo asteburuan, martxoaren 18an, Durangoko V. Abesti feministen lehiaketaren finala ospatuko da 19:00etatik aurrera, Andraguneak antolatuta.
‘Trenak Ekarritakoak’ dokumentalaren estreinaldia
Martxoaren 24ean, berriz, Durangoko migrazioaren inguruko ‘Trenak Ekarritakoak’ dokumentalaren estreinaldia eskainiko da. Jon Maiak aurkeztuko duen ekitaldian Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Gaspar Rodriguez flamenko guitarrista zein Aritz Lasarguren dantzari durangarra eta La Jara dantzariek parte hartuko dute.
Hilabetez aldatuz, apirilaren 1ean Neomak eta Sua talde gazteen txanda izango da, lehenengoen kasuan folka eta elektronika uztartuz eta bigarren kasuan rock-a pop-arekin nahastuz.
Itzulera arrakastatsuaren ondoren, apirilaren 21ean, ostirala, Delirium Tremens talde mitikoak kontzertua eskainiko du La Excavadora punk rock taldearekin batera. Delirium Tremens Plateruenan jo zuten abenduan Ahotsenean.
Bukatzeko, apirilaren 28an, Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean Jam Session-a antolatu dute.